Gizarte- eta hezkuntza-desberdintasuna gero eta handiagoa da gure herrialdean.

ExE fundazioan, haur guztiek nahi dutena izatea eta egitea nahi dugu, beren familien baliabideak edozein direla ere.

hat

Zoritxarrez, oso urrun gaude horretatik oraindik ere: 3 ikasletik batek ez du batxilergoan edo Lanbide Heziketan graduatzea lortzen. Datu hori are okerragoa da gizarte-egoera ahuleko inguruneetan

Konponbidearen lehen urratsa hezkuntza da.

Aldaketaren teoria

teacher

ExEn uste dugu premiarik handieneko lekuetan inbertitu behar dela gehien.

Hori dela eta, prestakuntza- eta laguntza-programa bat eskaintzen diegu talentua duten eta konpromisoa hartzen duten gazteei, epe laburrean beren gaitasunak eta lidergoa gara ditzaten, baita bere ikasleenak ere. Hau da, proaktibotasunean, elkarlanean eta ekitatean oinarritutako lidergoa gara dezaten.

kids

Halaber sistema aldatu beharra dagoela uste dugu ExEn, mutil eta neska guztiek aukera berdinak dituztela bermatzeko, beren familien baliabideak edozein direla.

Horretarako, hezkuntza-ekosistemako alderdi guztietako eragileak (irakasleak, familiak, ikastetxe-zuzendariak, administrazioak, sindikatuak, unibertsitateak…) elkarlanean aritu behar dira helburu hori lortze aldera, eta gure alumni edo ikasle ohiei laguntza eskaintzen diegu ekitatea bermatuko duen sistema-aldaketa sustatu dezaten, beste eragileekin batera eta hezkuntza-ekosistemaren eremu guztietatik.

Gure eragina

ExEn gure lana neurtzeaz arduratzen gara, ikasgeletatik hasita, eta gure eraginaren norainokoa aztertzen dugu, urtetik urtera hobetzeko asmoarekin.

94
parte-hartzaile
110
alumni
81
ikastetxe
15168
ikasle