Ikastetxeak

Gizarte-egoera ahuleko inguruneetako eskolekin eta institutuekin lankidetzan ari da ExE, hezkuntza-desberdintasunak desagerrarazteko xedearekin. Gurekin lan egiten duten eskola eta institutu guztiek bezala, haur guztien ahalmenean sinesten dugu, eta bakoitzaren jatorri sozioekonomikoa alde batera utzita, guztiek hezkuntzarik onena merezi dutela uste dugu.

Eskola eta institutuei helburu hori lortzen laguntze aldera, haien irakasle-beharrak aztertu eta horien araberako hautagaiak aurkezten dizkiegu. Hautaketa-prozesua gainditzen badute, ikastetxearekin batera garapen profesionalerako plana diseinatzen dugu, irakasleon integrazioa eta eragina ahalik eta gehien sustatzeko.

Ikastetxeetako zuzendarien %98-k ExEko parte-hartzaile gehiago hartu nahiko lituzkete.

Ikastetxeen % 100 oso pozik dago ExEko partaideen lanarekin.

Ikastetxeen % 100en ustez ExEko parte-hartzaileak oso ondo integratu dira ikastetxean.

“ExEko parte-hartzaileen hiru ezaugarri nabarmendu nahi ditut: ikasleek ikas dezaten lortzeko jartzen duten gogoa; inplikazioa eta ardura; eta ikasleak motibatzeko berrikuntza eta etengabeko sormen-lana”.

Cristina S., institutu-zuzendaria

“Ikasleak, bakoitza bere mailan, ikasketetan bikainak izan daitezen arduratzen dira ExEko parte-hartzaileak; eta, horrez gain, beren aurrerapenaren jakitun izan daitezen eta egunetik egunera hobera egin dezaten saiatzen dira. Hezkuntza-komunitateko kideen artean maitatuak eta estimatuak izatea lortu dute”.

Paloma M., zuzendari pedagogikoa

“Gure ikastetxeetako baliabiderik onena pertsonak dira; beraz, benetako luxua da hezkuntzaren zailtasunak alaitasunez bizitzeko gai diren irakasleak izatea, etengabe berritzeaz arduratzen direnak, teknologia berrietan trebatu eta ikasgelan aplikatzen dituztenak, hizkuntzak menderatzen saiatzen direnak…, azken finean, aldi berean amets egin eta irakasteko gai diren irakasleak izatea”. 

Ángel S., ikastetxe-zuzendaria

Erakundeak

ExEn uste dugu beharrezkoa dela hainbat eragileren arteko lankidetza, hezkuntza-ekitatearen aldeko kausan eragin kolektibo handiagoa izateko. Gure lankidetza guztiak:

Unibertsitateak

Hezkuntzari buruzko hitzaldiak egiteko, ExE programa zabaltzeko eta/edo etorkizuneko irakasleen prestakuntzan laguntzeko, honako Unibertsitate hauekin batera egiten dugu lan:

Bildschirmfoto 2016-01-27 um 16.17.27 1

EHU

uned

pompeu fabra (1)

deusto

unir

upc

Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Baliabide eskaseko inguruneetako ikasleen aldeko baterako programetan lan egiteko, edo, eragin handiagoa izate aldera, gure gaitasunak lantzen lagun diezaguten, honako irabazi-asmorik gabeko erakunde hauekin batera egiten dugu lan:

logo ADANA

bizkaiatalent

Bildschirmfoto 2016-01-27 um 16.19.26

Fundación Botín

fundacio exit

novia salcedo

fundacion

Bildschirmfoto 2016-01-28 um 09.30.26

fundación telefónica

universidad de padres

teamlabs

Enpresak

Horietako langileak sentsibilizatu eta inplikatzeko, eta/edo, eragin handiagoa izate aldera, gure gaitasunak lantzen lagun diezaguten, honako enpresa hauekin batera egiten dugu lan:

Deloitte

DHL

OHL

Uría

Lan-eskaintzak eta boluntariotza

Bete gabe dauden lanpostuak: Gaur egun ez dugu bete gabeko lanposturik

Gainera, zure curriculuma bidal diezagukezu eta zurekin harremanetan jarriko gara zure profilarekin bat datorren aukeraren bat sortzen bada.

Partekatu zure CVa ExErekin

ExE prestakuntza- eta laguntza-programako parte-hartzaile izan nahi baduzu, informa zaitez hemen.

ExE programa

ExE programarekin boluntario modura kolaboratu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Jar zaitez gurekin harremanetan