es

Zu aldatzen zara, haiek aldatzen dira, etorkizuna aldatzen da

Gure programa askotariko profil profesional eta akademikoetara egokitzen da. Zein da zurea?

Aukeratu zure profila…

Aurten, Euskadin, Irakasleen Prestakuntzarako Masterra daukaten edo 2017ko irailerako edukiko duten pertsonak hartuko ditugu. Espero dugu laster ExE Programako bekak beste perfilei eskaini ahal izatea.

Hau nahi baduzu

Zure lanak garrantzia izatea eta zure lana egunero garrantzitsua izatea zuretzat

Ikasi liderra izaten… lehen egunetik liderra izanez

Prestakuntza, coachinga, eta garapen-esperientzia eta -aukerak

Besteekin batera hausnartu eta aurrera egitea

Hau eskaintzen dizugu

Benetan eragiteko eta ekitatearen aldeko kausan zure arrastoa uzteko aukera

 Lidergoari buruzko prestakuntza- eta laguntza-programa bat: ExE programa

Tokiko eta nazioarteko sare profesional bateko kide izatea

Eskarmentu handiko tutorea, zuri laguntzeko eta zure garapenaren jarraipena egiteko

rakasleen Prestakuntzarako Masterra egiteko beka bat

Hileko diru-kopuru bat, bi urtean

Hau nahi baduzu

Ikasgeletatik hezkuntza-ekitatearen alde lan egitea

Lehen egunetik aplikagarria den prestakuntza praktikoa

Laguntza, ikasleengan ahalik eta eragin handiena izateko

Garapen-esperientziak eta -aukerak.

Hau eskaintzen dizugu

Benetan eragiteko eta ekitatearen aldeko kausan zure arrastoa uzteko aukera

Lidergoari buruzko prestakuntza- eta laguntza-programa bat: ExE programa

Eskarmentu handiko tutorea, laguntza eskaini eta jarraipena egingo dizuna

Hausnarketa kolektiborako gunea, esperientzien elkar-truke aberasgarria

Tokiko eta nazioarteko sare profesional bateko kide izatea

Gizarte-egoera ahuleko inguruneetan irakasle izateko lanpostu-poltsan sartzeko aukera

Hau nahi baduzu

Irakasle are eraginkorragoa izatea

Lehen egunetik aplikagarria den prestakuntza praktikoa

Laguntza, ikasleengan ahalik eta eragin handiena izateko

Garapen-esperientziak eta -aukerak.

Hau eskaintzen dizugu

Lidergoari buruzko prestakuntza- eta laguntza-programa bat: ExE programa

Eskarmentu handiko tutorea, laguntza eskaini eta jarraipena egingo dizuna

Lehen egunetik aplikagarria den prestakuntza praktikoa

Tokiko eta nazioarteko sare profesional bateko kide izatea

Hausnarketa kolektiborako gunea, esperientzien elkar-truke aberasgarria

Programa

Gizarte-egoera ahuleko inguruneetan dauden ikastetxeetako ikasgeletan bi urtez izandako esperientzia da gure ExE programaren bereizgarritasuna. Zuk zeuk ere bereizi eta nabarmentzeko aukera duzu. Zure gaitasunak eta konpromisoa ikasleen alde lanean jarriko dituzu bete-betean..

Hautaketa-prozesua: Urtero, azaroa eta maiatza bitartean egiten da ExEren hautaketa-prozesua. Zehatza da, lau fasetan egiten dugu eta epe laburrera eta luzera eragina izateko gure ustez beharrezkoak diren gaitasunak bilatzen ditugu hautagaiengan.

Hautaketa-prozesua: Urtero, azaroa eta maiatza bitartean egiten da ExEren hautaketa-prozesua. Zehatza da, lau fasetan egiten dugu eta epe laburrera eta luzera eragina izateko gure ustez beharrezkoak diren gaitasunak bilatzen ditugu hautagaiengan

Bost astez jarraian, uztailaren hasieratik aurrera, hasierako prestakuntza trinkoa jasoko duzu, 300 ikasletik gorako ingurunean egunero gauzatuko duzuna.

Zure ikasgelan ahalik eta eragin handiena lortzen lagunduko dizugu, profesional eraginkor eta eredugarri gisa dituzun trebetasunak eta gaitasunak sustatuz. Lehen urteko prestakuntza eta laguntza horretara bideratuta egongo dira.

Lehen eta bigarren urteen arteko uda aukera paregabea da hezkuntza-desberdintasunen aurkako borrokan dituzun motibazio profesionalak aztertzeko. ExEk laguntza eskainiko dizu udako praktikak egin ditzazun eta zuretzat interesgarriak diren proiektuetan sar zaitezen edo horrelakoak aurrera eraman ditzazun.

Bigarren urtean zehar ikasgeletan eragin nabarmena lortzeko lanean jarraituko duzu. Gainera, proiektuak diseinatu, abian jarri eta kudeatuko dituzu, hazten jarrai dezazun; eta aldi berean, eragin kolektiborako zure gaitasuna landuko duzu, ekitatearen aldeko borrokarekiko konpromisoarekin batera; horrela, hezkuntza-aldaketarako etorkizuneko eragile gisa izango duzun egitekoa zehazten hasiko zara.

Programaren bi urteak igaro ondoren ere laguntzen jarraituko dizugu, hemendik aurrera alumni izango baitzara. Hezkuntza-ekitatearen aldeko kausan ahalik eta eragin handiena izan dezazun, beste partaide eta hezkuntza-eragile batzuekin lankidetza

Erronka hori onartuz eta eguneroko lanaren bidez, aurrera egingo duzu profesional eta aldaketa-eragile gisa; eta, halaber, hezkuntza-desberdintasunaren zioak eta kausa horretan izan nahi duzun egitekoa ulertuko dituzu.

ExE programaren bi ikasturteen ostean, alumni zarela, zure lanbidea ikasgeletan jarrai dezazun espero dugu, edo bestelako sektoreetan (soziala, korporatiboa, ekintzailetasunaren ingurukoa, etab.), hezkuntza-desberdintasunen aurkako borrokan laguntzen.

Gure programaren zutabeak

Prestakuntza

Zure ahalmena ahalik eta gehien sustatze aldera, prestakuntza-programa zabal baten bidez bi urteotan aukera izango duzu lidergorako, planifikatzeko, pertsonak motibatzeko, hausnartzeko eta abarrerako trebetasunak eta gaitasunak lantzeko. Programa horrek Irakasleen Prestakuntzarako Masterra osatzen du, eta prestakuntza praktikoa eskaintzen du batez ere. Programa Udako Institutuan hasiko da. Bertan, bost astez jarraian, hasierako prestakuntza trinkoa jasoko duzu. Programak iraungo duen gainerako hilabeteetan, berriz, aurrez aurreko prestakuntzak honako iraupena eta maiztasuna hau izango ditu, gutxi gorabehera: bi astean behin arratsalde oso bat eta hiruhileko bakoitzean asteburu oso bat. Baliabide didaktikoak, metodologikoak eta abar jasoko dituzu, ikasgelan eragin handiagoa izatea ahalbidetuko dizutenak.

Etengabeko laguntza eta elkarlaneko ikasketa

Programak iraungo duen bi urteetan tutore pertsonala izango duzu. Hainbat esparrutan laguntza eskainiko dizu, hausnarketatik abiatuta hazten lagunduko dizu, eta zure onena ematera bultzatu. Harengandik eta zure ikaskideengandik ikasiko duzu, baita ExE programako beste partaideengandik eta ExEko alumni sarearengandik ere. Esperientziak, ideiak eta proiektuak trukatzea gure Programako jarduera aberasgarrienetako bat da.  

Esperientziak eta proiektuak

Programan zehar garapenerako hainbat aukera eskainiko dizkizugu: mentoring profesionala, proiektuak martxan jartzea beste parte-hartzaile batzuekin batera, udako praktikak Espainian eta beste herrialde batzuetan, nazioarteko hitzaldiak, bisitak ikastetxeetara, lan-bilerak Teach for All sareko beste kide batzuekin, etab. Horrelako esperientziek ikasgela barruan eta kanpoan hazten lagunduko dizute, eta modu trinkoan landuko dituzu besteekiko lankidetza, pertsonak mobilizatzea eta aldaketa kudeatzea, besteak beste.

Lehenengo deialdia: 2016.15.05

Bigarren deialdia: 2017.13.02

Hirugarren deialdia: 2017.04.03

Laugarren deialdia: 2017.05.15

Eman izena orain

Irakasle bikaina eta aldaketa-eragile izateko ez da nahikoa ikasgaia ondo menderatzea, ExEn uste dugu bestelako gaitasun batzuk ere beharrezkoak direla, hala nola, talde-lana, komunikazioa, hausnarketa… Gure hautaketa-prozesuan gaitasun horiek bilatzen ditugu hautagaiengan. Azarotik maiatzera irauten du, eta hainbat errondatan antolatzen dugu. Edozein errondatan har dezakezu parte, baina kontuan izan gero eta toki gutxiago geldituko direla. Beraz, izena lehenbailehen ematea komeni da.

Hautaketa-prozesua

Gure hautaketa-prozesuak lau fase ditu.

Erregistroa

Formulario labur bat non gure hautatze-prozesuan sartzeko <url=”http://programaexe.org/participa/?lang=eu#baldintzak”>gutxieneko baldintzak betetzen dituzula egiaztatzen dugu.

 Online bidezko eskaera

Formulario luzeago bat non aukera izango dugu zu hobeto ezagutzeko. Zure ibilbide akademikoa zein profesionala, pertseberantzia gaitasuna eta gizarte arazoekin konpromisoa erakusteko gaitasuna zehatz-mehatz azaldu ahal izango duzu galdera irekien segida bat erantzunez.

 Ebaluazio zentroa

Jardunaldi presentziala (Madrilen, Bartzelonan, Bilbon edo Donostian). Hautagaien talde bat elkartzen dugu eta goizeko hiru ordutan zehar, ahozko eta idatzizko ariketak egingo dira, taldeka zein banaka. Froga desberdinak gainditu ondoren, arratsaldez hautagaiari elkarrizketa bat egitera gonbidatuko zaio Empieza por Educar Fundazioaren kide batekin. Lehen elkarrizketa pertsonal honek 45 minutu inguru iraungo du.

Aldez aurretik eta nahiko denborarekin antolatzen ditugu ebaluazio zentro kopuru mugatua hautatze-deialdi bakoitzean, aurrez ezarritako data eta orduarekin.

 Azken elkarrizketa

Aurreko fase guztiak gainditzen badituzu, azken elkarrizketa pertsonala egitera deituko zaitugu. Elkarrizketa honek ordu bat iraungo du.

Baldintzak

ExE programarako hautagai izan nahi dutenek gutxieneko baldintza hauek bete behar dituzte:

Unibertsitate-titulua

Kontsulta ezazu ondoko esteketan ExE programarako hautaketa-prozesura sar zaitezkeen ala ez. 

Tamalez, ezin ditugu hartu ikastetxeek dituzten arlo eta espezialitate guztiak. Onartutako titulazioen kopurua laster handitzeko asmoa dugu.

Hizkuntzak

Ingeleseko C1 maila (edo baliokidea) Lehen Hezkuntzako irakasle-titulua baduzu, edo B2 (edo baliokidea) gainerako titulazioen kasuan. Ez da beharrezkoa ingeles-egiaztagiria eskura izatea hautaketa-prozesuan izena emateko. Aurtengo ExE programan parte hartzeko eskaintza jasotzen baduzu, ekaina baino lehen egiaztatu beharko duzu zure ingeles maila. Programa Katalunian egiteko katalaneko C1 maila egiaztatu beharko duzu, eta euskarako B2 maila, berriz, programa Euskadin landuko baduzu.

Nota

Hautaketa-prozesuan parte hartu ahal izateko, unibertsitate-titulazioan batez besteko nota 6koa izan beharko da gutxienez. Lehen Hezkuntzan diplomadunen edo gradudunen kasuan, berriz, batez besteko nota 7koa izan beharko da gutxienez.

 

/vc_column_text]

Aldaketa-eragile izateko gaitasunak edukitzeaz gain, honako hiru konpromiso hauek hartuko dituzten parte-hartzaileak bilatzen ditugu ExEn gure programarako: hezkuntza-ekitatearekiko konpromisoa, hori delako mugiarazten gaituen kausa; talde-lanarekiko konpromisoa, azkar iristeko bakarrik joatea komeni bada ere urrutira heltzeko lagunak behar direlako; eta norbere garapenarekiko konpromisoa, beti nahi dugun guztia aldatu ezin dugun arren geure burua beti alda dezakegulako, eta hori gertatzen denean guztia aldatzen delako. .

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko gutxieneko baldintzak betetzen ez badituzu baina gurekin kolaboratu nahi baduzu: zure zain gaude!

Beste galdera batzuk egin eta informazio gehiago jaso nahi al duzu?

Aurkitu erantzunak hemen:Maiz egiten diren galderak